2007/05/12

Pinpoil Udalekuak



Pinpoil Ocio asti talde batetaik sortutako enpresa da, hauek aisialdi, animazio eta hezitze proiektuen kudeaketaz arduratzen dira. Beste gauza askoren artean, umeei eta gazteei zuzendutako udalekuak antolatzen dituzte Burgosen dagoen Cornejo herrian eta Euskal Herriko hainbat lekutan.


Zenbait udaleku desberdinen artean aukeratzeko eskaintza dago, eta udaleku guztietan bezala, adinen araberako txandak edota taldeak antolatzen dira. Aterpe bakoitzean egonaldiek luzaro desberdina ( eta beraz, prezio desberdina) dute, eta hizkuntza ereduen eskaintza desberdina da.

Hona hemen Pinpoil Ocio-koek eskainitako udalekuak:

-Sopelako kolonia irekiak: hemen umeek hondartzan kirolak eta jolasak egiten dituzte, egun osoko irtenaldiak, taldeko ekintza desberdinak et a tailerrak egiteko aukera izango dute. Hizkuntz eredua elebiduna izango da.
-Bakioko Surf udalekuak: surfa atsegin dutenenentzat udalekurik aproposena dugu hau. Egunero surf klase praktikoak eta teorikoak emango dira eta horretaz gain, beste kirol interesgarri asko praktikatzeko aukera egongo da : rappel, tirolina, eskalada... Gainera, ekintza desberdinak, tailerrak, jaiak eta irtenaldiak antolatuko dira egonaldia ahalik eta dibertigarrien izan dadin.
Hizkuntza eredua elebiduna da.

-Gueñeseko udalekuak: hauek euskarako erduan egingo dira bakarrik eta uztailean antolatuko diren bi txandetan 6-12 urte bitarteko umeek baino ezin izango dute parte hartu. Hemen umeek tirolina, futbola, arku-tiroa eta beste hainbat kiroletan aritzeko aukera izango dute, antolatutako tailerretan eta ekintzetan ibiltzeaz gain.

-Kornejo aterpetxeko multiabentura udalekuak: udaleku hauek ume eta gazte abenturazale eta aktiboentzat zuzenduta daude. Hauetan eskalada, espeleolologia, tirolina, mountain bike, piraguismoa... praktikatu ahal izango dute, eta udalekukoek antolatutako beste hainbat ekintza, irteera eta tailerra ugarietan ibiltzeko aukera izango dute.
Uztaila eta abuztuan zehar txanda desberdinak egingo dira,eredua elebiduna izango delarik.
Kornejon bertan badugu ere Gazte auzolandegia. Hau 14-17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta dago eta txanda bakarra dago abuztuan, eredua elebiduna delarik. Udaleku hauetan, abentura kirolak, jaiak, tailerrak eta txangoak izateaz gain gazteak zonaldeko eraikin tipikoen berrikuntzan arituko dira (honela, gauza askoren artean talde-lanaren garrantziaz ohartuko dira).
Azkenik, Kornejon ere badugu ingelesa praktikatzeko aukera paregabea, abuztuan antolatzen diren English Summer Camp udalekuetan. Goizero ingeles klaseak emango dira eta ingelesa praktikatuko da ekintza desberdinen bitartez: jaiak, tailerrak, antzerkiak... Gainera, egonaldiko azken egunean Trinity azterketa egingo da, hau prestatzeko zuzenduta baitago udaleku hau. Ingelesa hain garrantzitsua delarik, hizkuntza eredua ingelekoa izango da

-Futbol kanpusa Uribe Kostan:uztailan eta abuztuan zehar, 6urtetik gorako ume eta gazteek Barrikan antolatzen den futbol kanpusean aritzeko aukera izango dute, goizeko 9.30etatik arratsaldeko 17.30ak arte. Hara joateko autobus zerbitzua eskainiko da eta hizkuntza erdua elebiduna izango da.
Informazio osagarria: www.pinpoil.com






No hay comentarios: