2007/05/02

Bertso udaleku eta barnetegiak

Bertsozaleak diren gazteentzako udaleku aproposenak eskaintzen die Euskadiko Bertsozale Elkarteak. Hauek, Ligi-n (Zuberoan), Sopelan, Elgoibarren eta Araban dagoen Zuhatza uhartean kokatuta daude, 9-18 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta daudelarik.
Udaleku hauetan, bertsotan aritzeko, bertsolari famatuen bisitak jasotzeko, lagun berriak egiteko, eta ,orokorrean, txangoak egiten, jolas eta kiroletan aritzen... denboraldi atsegin bat igarotzeko aukera dago.
Aterpetxearen eta ume eta gazteen adinen arabera, txanda desberdinak eskaintzen dira :
*Ligi-n 9-12 urte bitarteko umeentzako txanda bakarra dago, uztailako 8tik 14ra, salneurria 150eurokoa delarik.
*Sopelan 12-15 urte bitartekoentzat uztailak 12tik 21era txanda eskaintzen da, 165euroko salneurriaz.
*Elgoibarrren Sopelan egiten den eskaintza berdina dago, baina 15-18 urte arteko gazteentzat zuzenduta dagoelarik.
*Zuhatza-n, azkenik, 9-12 urte bitarteko umeentzat irailak 3tik 6ra txanda hartzeko aukera dago, salneurria 80eurokoa delarik.
Horretaz gain, udaleku bakoitzak ekintza desberdinak eskaintzen dituela esan beharra dago, batez ere haien kokalekua dela eta; Sopelan gazteek surf-a egin dezakete, Zuhatzan ur-kirolak, Elgoibarren mendi irteerak... aspertzeko ez da denborarik egongo.
Informazio osagarria: www.bertsozale.com

No hay comentarios: